Tailer-zikloa: "Afrika, emakumeak eta Eskubide Sexualak"

Bizkaiko elkarteetako, erakundeetako eta aktibismoan interesatuta dauden emakume afrikarrei zuzendutako tailer-zikloa. Bizkaiko emakume afrikarren berdintasun-eskubidearen inguruan egiten ari garen ikerketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Helburu horrekin, elkartruke-guneak sortuko ditugu, non adituekin batera partekatu eta elkarrizketan aritzeko aukera izango dugun. Zure parte-hartzea behar dugu!

✨ Tailer-zikloa: "Afrika, emakumeak eta Eskubide Sexualak" ✨

Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional erakundetik hiru tailer parte-hartzaile antolatzen ari gara osasuna, eskubide sexualak eta ugalketa-eskubideak jorratzeko. Horretarako, Bizkaiko erakunde, elkarteetako eta aktibismoan interesatuta dauden emakume afrikarrak bilatzen ari gara, parte hartzeko interesa dutenak. Zuekin kontatzea gustatuko litzaiguke!

Ideiak eta esperientziak partekatzeko gune bat sortu nahi dugu, elkarrekin hausnartu eta elkarrizketa bat bultzatzeko, egiten ari garen ikerketa baten baitan. Ikerketa honek Bizkaiko emakume afrikarren berdintasun-eskubidean jarriko du arreta.

Zure ahotsa oso garrantzitsua da!

Datak: maiatzaren 3a, 17a eta 31 (larunbatetan)
Ordua: goizeko 10etan
Lekua: Solidaridad Internacional-en egoitza – Conde Mirasol kalea 7, Bilbo

Tailer bakoitza emakume afrikarrek dinamizatuko dute, eskubideen defentsan engaiatuta daudenek:

"Hitz egin dezagun gure eskubideez" – Aram Diouf (Keur Aram Elkartea)
"Hitz egin dezagun gure eskubide sexualez" – Josefina Bindang (Junt@s Caminamos Elkartea)
"Eta gure ugalketa-eskubideak zer?" – Anita Hichaicoto

Parte hartu eta zure esperientzia partekatu! Ikerketa amaitutakoan, berriz ere elkartuko gara emaitzak zuekin partekatzeko.

Gonbidatu ezagutzen dituzun Bizkaiko beste erakunde eta elkarteetako emakume afrikarrak ere, interesatuta egon daitezkeenak. Zuen parte-hartzea funtsezkoa da!

Izena emateko:
Emaila: hezkuntzasi@sol-inter.org
Telefonoa: 944 79 22 58
WhatsApp: 689 65 98 41

Zuen zain gaude, gogoz eta ilusioz!