Biderik ez egon arren, emakumeek eraikitzen dituzte
Zatoz "biderik ez egon arren, emakumeek eraikitzen dituzte" erakusketa ibiltaria ezagutzera
Kamerungo emakumeen agentzia erdigunean jartzen duen erakusketa. Argazkietatik, kontakizunetatik eta panel elebidunetatik abiatuta, indarkeriagatik desplazatutako emakumeak mina indar kolektibo bihurtzeko laguntza, alfabetatze, osasun komunitario eta elkarrizketa sareak antolatzen ari direla kontatzen duen erakusketa da. Ibilbideak Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional, Afrika Miniaturan eta Coeur d 'Amourek aurrera daramaten proiektuaren informazioa eta bere testuingurua ulertzeko gakoak biltzen ditu.
Sarrera librea, espazio bakoitzaren ordutegiaren arabera.
Egutegia eta kokalekuak
- Elgoibar · Urriaren 24tik 31ra · Kultur Kafea
- Agurain · Azaroaren 10etik 16ra · ZabalArte
- Gasteiz · azaroaren 17tik 26ra · BIZAN Arana
- Basauri · Abenduaren 9tik 19ra · Basozelai Gizarte Etxea
- Bilbo · Abenduaren 20tik urtarrilaren 5era · San Frantzisko Udaltegia
Zatoz duintasun eta itxaropen istorioak ezagutzera, emakumeek bidezidorrak irekitzen baitituzte ez dauden lekuetan.

Antolatzaileak: Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional, Afrika Miniaturan eta Coeur d 'Amour
Laguntzaileak: eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritza
- Vie 24 Octubre 2025
- 00:00
