Gipuzkoa eta Wayúu herriaren arteko topaketa: emakumeak, jakintzak eta lurraldeko hizkuntzak

Maiatzaren 14an, 11:30etatik 13:30era, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostia), Kolonbiako Wayúu herri indigenaren eta gipuzkoar herritarren arteko elkartruke-topaketa egingo da.

Jakintzak, esperientziak eta begiradak partekatzeko espazioa izango da, hezkuntzaren, hizkuntzaren, lurraldearen defentsaren, bizitzaren jasangarritasunaren eta emakumeek kulturaren transmisioan duten rolaren inguruan.

Ikasteko, lurraldea zaintzeko eta komunitatea eraikitzeko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera.

Egitaraua

11:20-11:30 | Harrera eta Kolonbia erakusketaren irekiera

11:30-11:45 | Ongietorria, testuingurua eta topaketaren aurkezpena

11:45-12:30 | 1. blokea. Hezkuntza, hizkuntza eta jakintzen transmisioa
Bloke honetan, etnohezkuntzan, hezkuntza propioan eta kulturarteko hezkuntzan ibilbidea duten Wayúu herriko eta Gipuzkoako adituek parte hartuko dute. Hizkuntzaren, jakintzen transmisioaren eta lurraldeari lotutako hezkuntza-prozesuen inguruko esperientziak partekatuko dituzte.

12:30-13:15 | 2. blokea. Emakumeak, lurraldea eta bizitzaren jasangarritasuna
Bloke honetan, lurraldearen defentsan, jasangarritasunean, ekofeminismoan eta zaintzetan esperientzia duten Wayúu herriko eta Gipuzkoako adituek parte hartuko dute, emakumeek lurraldearen babesaren eta bizitzaren sostenguaren inguruan duten rolaren gainean elkarrizketatzeko.

13:15-13:30 | Publikoarekin elkarrizketa eta amaiera

Data: maiatzak 14, 11:30-13:30
Lekua: HEFA I EHU, Tolosa kalea 70, Donostia
Sarrera doan