Topaketa Basauri - Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute

Topaketan helburua da klima-aldaketak genero-ekitatean duen eraginaz jabetzea, bereziki testuinguru kalteberetan, Afrikakoan, kasu; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko egiten dituzten jardunbideak balioestea; eta, jardunbideok oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko irtenbideak bilatzen modu kolektiboan laguntzea. Horretarako, Senegal, Ginea Konakry eta Kongoko Errepublika Demokratikoko esperientziak ezagutuko ditugu.

Lagun agurgarriak: 

Klima Aldatzen denean, Haiek Historia Aldatzen dute topaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, datorren ostiralean, azaroaren 11an, 12:00etatik 13:30era, Basauriko Centro Intercultural Echando Raíces (Axular, 28, solairua -1. Basauri- Bizkaia). 

Topaketan helburua da klima-aldaketak genero-ekitatean duen eraginaz jabetzea, bereziki testuinguru kalteberetan, Afrikakoan, kasu; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko egiten dituzten jardunbideak balioestea; eta, jardunbideok oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko irtenbideak bilatzen modu kolektiboan laguntzea. Horretarako, Senegal, Ginea Konakry eta Kongoko Errepublika Demokratikoko esperientziak ezagutuko ditugu.

Tailerra Nazioarteko Elkartasuna erakundeak 2022-2023an garatutako Klima-aldaketaren inpaktua Kébémer Departamenduko (Senegal) genero-ekitatean ikerketan oinarrituta diseinatu da. 

Tailer-emailea: 

Aminata Thiobane, Senegalgo Emakume Legelarien Elkarteko abokatua; Codou Fall, Kébémerreko Emakume Aktibisten Sareko presidenteordea; Nogaye Niang Mbengue, FADEC – Nord erakundeko genero-teknikaria; Jolie Mputela, IRDAS Saharaz hegoaldeko Afrikako Garapenaren aldeko Itzulera Ekimena Elkarteko aktibista eta presidentea; eta Irene Ortiz de Urbina, ikerketaren koordinatzailea eta Nazioarteko Elkartasuna erakundeko kidea.

Informazio gehiago: derechoshumanossi@sol-inter.org / 609 56 78 67 (Irene)
Izena emateko: https://forms.gle/n2JyFykfqCsV7JaK6

Antolatzaileak: Solidaridad Internacional, FADEC – Nord, Red de Mujeres Activistas de Kébémer, Asociación de Mujeres Juristas Senegalesas, Asociación IRDAS, Haaly Pular, Mujeres en la Diversidad

Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia