Jardunaldia - Estraktibismoa Saharaz Hegoaldeko Afrikan

Urriaren 14an hausnarketarako eta elkarrizketarako Saharaz hegoaldeko Afrikan estraktibismoari buruzko jardunaldi bate izango dugu: zer gertatzen ari den, nori eragiten dion eta zein alternatiba irekitzen diren komunitateetatik bertatik. Arlo juridikoan, historikoan eta geografikoan adituak diren ahotsak, Afrikako aktibistak eta gizarte-erakundeak bilduko ditugu, Senegalen zirkonio-meatzaritzaren kasua xehe aztertzeko eta haren inpaktuak azaltzeko —bereziki emakumeen bizitzetan, klima-larrialdiaren testuinguruan—.

Jardunaldiak hasierako mahai-inguru bat, “Raíces” dokumentalaren proiekzioa, emakumeen inpaktuak, erresistentziak eta parte-hartzea ardatz dituen hitzaldi bat, eta amaierako elkarrizketa irekia uztartuko ditu, erronka sozio-ingurumenalak eta komunitate-ekintza jorratuz. Zatoz entzutera, galderak egitera eta aldaketarako proposamen honen parte izatera.

Asteartea, urriak 14 | 9:30–14:30 | Bilborock (Bilbo)

Egitaraua

09:30 |              IREKIERA ETA ONGI ETORRIA

09:45–11:15 | Eztabaida mahaia: Afrikako estraktibismoaren ondorioak. Parte-hartzaileak:

Isidore Ngueuleu, Nazioarteko Zuzenbidean doktorea eta Torturaren Aurkako Mundu Erakundeko (OMCT) Afrikarako eskualde-bulegoko arduraduna

Jolie Botuli Lokaya, Nazioarteko Harremanetan lizentziaduna, Afrikako hezkuntzan eta garapenean aditua; IRDASeko lehendakaria

Dagauh Komenan, Zientzia Historikoetan doktorea eta Nazioarteko Harremanetan aditua; Afrikako Ikasketen Zentroko irakaslea

Moderatzailea: Esther Saugga, Kazetaritzan graduatua, aurkezlea eta eduki-sortzailea Kamanga Influencers Club-en

11:15 – 11:30 | Kafe-atsedena

11:30 |               SENEGALEN ZIRKONIOAREN ESTRAKTIBISMOAREN KASUA

11:30–12:00 |   DOKUMENTALA: “RAICES”

12:00–12:30 |   Hitzaldia: Emakumeak estraktibismoaren aurrean: Inpaktuak, erresistentziak eta parte-hartzea

Ndèye Ndiaya Ndoye, Gizarte eta Psikologia Zientzietan doktorea, estraktibismoak emakumeengan dituen inpaktu sozialetan aditua.

12:30–13:45 |   Eztabaida mahaia: Senegaleko zirkonio-meatzaritzaren aurkako erronka sozio-ingurumenalak eta komunitate-ekintza. Parte-hartzaileak:

Ibrahima Sambe, geografoa eta Senegaleko zirkonio-meatzaritzaren ekosistema-inpaktuari buruzko txostenaren egilekidea

Makhtar Ndiaye, FADEC–Nord-eko lehendakaria; esperientzia komunitate-antolaketan eta eremu meatzarietako eskubideen defentsan

Moderatzailea: Paula Aguirreazaldegui Pérez, Nazioarteko Harremanetan graduatua eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzako teknikaria

13:45–14:20 |   AGAPEA

Izena eman ezazu esteka honen bidez edo kontaktuan jarri zaitez email hauen bitartez hezkuntzasi@sol-inter.org / bizkaiasi@sol-inter.org edo deitu zenbaki honetan 944792258.