
Videoforum Barakaldo - Beste harri bat bidean
"Beste harri bat bidean" kanpaina, zirkonio-meatzaritzak Senegalen ingurumenean eta gizartean dituen inpaktuak agerian uzten dituena, ingurumen-justizia eta giza eskubideak sustatuz.
Estimatuak,
Datorren, azaroaren 7an Barakaldoko Gaztebulegoan (San Juan Kalea 17) "Beste harri bat bidean" bideoforumean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Publikoari irekitako jarduera honek "Sustraiak" dokumentalaren proiekzioa eta Afrikako aktibista batekin egindako elkarrizketa-espazio bat uztartzen ditu, zirkonio meatzaritzak eta krisi klimatikoak Saharaz hegoaldeko Afrikako landa-komunitateei nola eragiten dieten ezagutzeko, batez ere Senegalgo emakumeei. Bideoforumaren helburua kontzientzia kritikoa sortzea eta alternatibak sustatzea da, klima- eta genero-justiziaren ikuspegitik.
Dokumentala Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional elkarteak Senegalgo erakundeekin elkarlanean bultzatutako "Beste harri bat bidean" kanpainaren parte da. Kanpainak agerian uzten ditu aire zabaleko meatzaritzak gizartean eta ingurumenean dituen eraginak, eta komunitateek ingurune osasungarri eta justu batean bizitzeko duten eskubidea sustatzen du.
Tailerra ematen dute:
Aram Diouf, aktibista eta Keur Aram Elkarteko presidentea eta Nazioarteko elkartasun Teknikaria
Lekua: Barakaldoko Gaztebulegoan (San Juan Kalea 17)
Data: 2025eko azarfoaren 7an, ostirala
Ordutegia: 18:00 – 19:30
Antolatzaileak: Nazioarteko Elkartasuna, FADEC NORD, Keur Aram
Laguntzailea: Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, Gaztebulego
- Vie 07 Noviembre 2025
- 18:00