Raíces dokumentala
Zirkonioaren ustiaketak Senegaleko Grande Côte eskualdeko komunitateetan eragina dauka. Grande Côte Opérations aire zabaleko meategia itsasbazterra zulatu eta dunak desagerrarazten ari da, hala, komunitateak lekualdatu behar izan dira eta emakumeak bereziki kaltetuak izan dira. Lortutako zirkonioa Iparralde Globalean lantzen da, pigmentuak, zeramika edo industria nuklearrerako erabiltzeko.
Tokiko biztanleriaren, aktibisten eta adituen eskutik, immigratzera bultzatzen dituen arazo horri tokiko komunitateek nola egiten dioten aurre azaltzen digu dokumentalak. Bizkitartean, haien grina oraindik ere erroak botatzea da.