Senegaleko
Emakumeak

Beste Harri
Bat Bidean

91.224 640.1 1.33 40 +4 +3 +2 +1 Zr Zirconio [Kr] 4d² 5s²

Emakumeen
ahotsak

Arriskuan dagoen herria:
Diokoul

Lekualdatuak izan ez diren arren, Taïba Mar eta Lompoul Villageko emakumeek jada meatzaritzaren pisua sentitzen dute. Lurrak galdu dituzte eta, haiekin batera, baratzeak. Ur gaziak eta hazi garestiek laborantza apenas errentagarria izatea eragiten dute. Jada ez dute egurrik biltzen: ikatzaren menpekoak dira eta irabazten dutena baino gehiago kostatzen du. Denboraldi lehorrean ura biltzeko 20 km egitera heltzen dira, ontzi pisutsuak buruan. Zama fisiko eta emozionala itzela da.

Emakume gazteek migratu edo etsi egiten dute. «Lehen egurrarekin kozinatzen genuen. Orain dena da garestiagoa. Dena da zailagoa». Kanporatuak izan aurretik, emakumeek konponbideak aldarrikatzen dituzte: ura eskuragarri izatea, baratzetarako laguntza, formakuntza, haziak, merkatuak eta alabentzako eskolak. «Hemen bizitzen jarraitu nahi dugu, baina duintasunez».

Lekualdatutako herria:
Diogo

Footen, emakumeak haien larreetatik eta komunitate-saretik kanpo lekualdatu zituzten. Jada ez daukate ez baratze ez aziendarik. Enpresak tresnak, egurra, eguzki-panelak eta enplegua agindu zituen. Ez zen ezer heldu. «Han bizi ginenean, emakume bakoitzak bere larrea zuen. Hemen, ez dugu ezer egiten». Orain gizonen, ikatzaren eta iturrietako ur arrearen menpe daude. Eskolak ez dauka irakaslerik eta osasun-zentroan emagin falta dago.

Utzikeria sentimendua orokorra da. «Askohitzeman ziguten eta ez dute bete». Emakumeak birritan lekualdatu dituzte: lurraldetik eta ekoizle, zaintzaile eta komunitatearen sostengu gisa zituzten funtzioetatik. «Gure herrian bakean bizi ginen. Hemen nekatuta gaude. Nazka eginda».

Babestutako herria:
Yody

Yodyn, oraindik ere lan kolektiboaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruan bizi dira. Emakumeek haien baratzeak kudeatzen dituzte, ahuntzak hezten dituzte, jogurta ekoizten dute, haien burua aurrezki-sistemetan antolatzen dute eta putzu komunitarioa zaintzen dute. «Bakoitzak bere larrea dauka. Gure burua antolatu eta elkarri laguntzen diogu». Emakume gazteek paisaiarekin lotura estua sentitzen dute. «Guretzat dunak hitz egiteko, barrerako, atseden hartzeko tokia dira».

Kliman aldaketak nabaritzen dituzte: itsasoak aurrera egiten du eta fruta-arbolak kaltetzen ditu. Baina meategia ez dute sumatzen, oraindik ez. «Hemendik begiratzeko baino ez dira igaro». Bideak, eskola bat eta eraikitako bizitza ez kentzea eskatzen dute. «Hemen jarraitu nahi dugu, gure ama eta amonek bezala. Ez dugu hau galdu nahi».

Emakumeen ahotsek zirkonioaren meatzaritzaren giza-kostu erreala azaltzen dute. Beraiek dira eragina jasaten duten lehenak, baina baita eusten eta alternatibak eraikitzen lehenak ere.