Videoforum Llodio - Beste harri bat bidean

"Beste harri bat bidean" kanpaina, zirkonio-meatzaritzak Senegalen ingurumenean eta gizartean dituen inpaktuak agerian uzten dituena, ingurumen-justizia eta giza eskubideak sustatuz.

Estimatuak,


Datorren, irailaren 30ean, Llodioko Lezeaga Aretoan ospatuko den "Beste harri bat bidean" bideoforumean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.


Publikoari irekitako jarduera honek "Sustraiak" dokumentalaren proiekzioa eta Afrikako aktibista batekin egindako elkarrizketa-espazio bat uztartzen ditu, zirkonio meatzaritzak eta krisi klimatikoak Saharaz hegoaldeko Afrikako landa-komunitateei nola eragiten dieten ezagutzeko, batez ere Senegalgo emakumeei. Bideoforumaren helburua kontzientzia kritikoa sortzea eta alternatibak sustatzea da, klima- eta genero-justiziaren ikuspegitik.


Dokumentala Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional elkarteak Senegalgo erakundeekin elkarlanean bultzatutako "Beste harri bat bidean" kanpainaren parte da. Kanpainak agerian uzten ditu aire zabaleko meatzaritzak gizartean eta ingurumenean dituen eraginak, eta komunitateek ingurune osasungarri eta justu batean bizitzeko duten eskubidea sustatzen du.

Tailerra ematen dute:

Jolie Mputela, Iniciativa Retorno por el Desarrolo de África Subsahariana IRDAS elkarteko aktibista eta presidentea eta Nazioarteko Elkartasun Teknikaria


Lekua: Lezeaga Aretoa
Data: 2025eko irailak 30, asteartea
Ordutegia: 18:30 – 20:00

Izena eman!

Eta, gainera, ez galdu "Beste harri bat bidean" erakusketa. Urriaren 6tik 12ra egongo da zabalik Zuhatzako gizarte etxean

Antolatzaileak: Nazioarteko Elkartasuna, FADEC NORD, IRDAS
Laguntzailea: Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, Aiaraldeko kuadrila