ES | EU  

BAKERAKO ARTETERAPIA

#arteterapia

“Bakearen kultura balore, jarrera eta portaera multzo bat da, bizitzarekiko, gizakiarekiko eta bere duintasunarekiko errespetua islatzen dutenak. Bakearen kulturak giza eskubideak gailentzen ditu, edozein motako indarkeriarekiko errefusa eta askatasun, justizia, elkartasun eta tolerantzia printzipioen atxikimendua, baita herrien, taldeen eta pertsonen arteko ulertzea ere”.

Garatutako lanak, irakasle eta ikasleei tresnak ematera bideratutako ekintzak jasotzen ditu, gatazken eraldaketa positibo bat egiteko, horretarako sormenezko eta bakezko konponbideak bilatuz.  Kasu honetan, irakasle taldeak babes psikosozialaren gaineko prestakuntza jaso du, eta erabilitako tresnetako batek izaera artistiko-terapeutikoa izan du, gatazka armatuak eragindako adingabekoen portaera arazoak prebenitzeko eta horien garapen psikosozial eta afektiborako.

Arteterapiari esker milaka adingabekok beren beldurrak, traumak eta beharrak bideratzen eta adierazten ikasten dute, hitzaren bidez adierazteko gai ez direnak. Horrenbestez, marrazkiaren, antzerkiaren, pinturaren edo kantuaren bidez adierazten ikasten dute, aurrera egiteko eta gatazkak eragindako traumak gainditzeko modu gisa.
Haurren eskubideen defentsa ere islatu da Palestinan garatutako lanean, “Berun urtua” operazioaren eta ondorengo Israelgo armadaren erasoen eragina jasan duten haurrekin.

Bi kasuotan, metodologia berritzaile bat hartu dugu oinarritzat, eta horren xedea izan da, lehenengo, premiazko arreta sozio afektiboa eskaintzea, bizipenezko eta praktika osagarri garrantzitsu batekin, eta bigarren, tokiko pertsona prestatzaileen talde bat sortzea, haurrekin eta beren amekin babes psikosozialaren lanean sormenezko teknikak erabiltzen dituztenak, beti bakearen kulturaren barruan.

HASIERA  |  NOR GARA  |  EKIMENA  |  ERRONKA  |  HAURREN ESKUBIDEAK  |  BAKERAKO ARTETERAPIA  |  DOHAINTZA EMAN ORAIN

T. 944 792 258
Conde Mirasol 7 behe. 48003 Bilbao

solidaridad@sol-inter.org
WWW.SOLIDARIDADSI.ORG
Logos Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco