ES | EU  

EKIMENA

Conoce la iniciativa y compártela

Ipar Kivun gatazka armatuaren eragina jasaten duten haurren artean berreskurapen psikosozialaren bidez premiaz esku hartzeko eta haurren eskubideak babesteko proiektua

Coltanaren gaineko goseak Kongoko Errepublika Demokratikoa hartu du eta biztanleria oinarrizko eskubideak urratzen dituzten hamaika basatikeria pairatzen ari da (bortxaketak, arpilatzeak, bahiketak, etxeen erretzeak...), eta horiek arazo psikologiko handiak eragiten ari dira, batez ere gaztetxoenen artean. 

+Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional eta Coopera GKEek, Garanpenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren finantzaketari esker, 2012. urte osoan zehar gatazkak eragindako haurren gainean berreskurapen psikosozialaren bidez premiaz esku hartzeko proiektu bat garatu genuen, terapia artistikoa eta psikosoziala aplikatuz, haurrak osatu zitezen.

Halaber, giza eskubideen aldeko aktibismo sare bat eratu zen Haurtzaroa Babesteko bost Talde sortuz. Talde horien buru ziren tokiko buruzagiak, irakasleak eta gurasoak, eta arazoak eta beharrak diagnostikatzen eta Haurren Eskubideak babesteko konponbideak bilatzen lan egiten dute.

Proiektua Kabare lurraldean gauzatu zen, Ipar Kibu probintzian, eta inguruko 14 eskolatan esku hartu zen; bertan ikasten dute trauma osteko laguntza eman diegun 4.482 haurrek.

HASIERA  |  NOR GARA  |  EKIMENA  |  ERRONKA  |  HAURREN ESKUBIDEAK  |  BAKERAKO ARTETERAPIA  |  DOHAINTZA EMAN ORAIN

T. 944 792 258
Conde Mirasol 7 behe. 48003 Bilbao

solidaridad@sol-inter.org
WWW.SOLIDARIDADSI.ORG
Logos Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco