ES | EU  

HAURREN ESKUBIDEAK

Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional erakundeak, Haurraren Eskubideen Deklarazioari jarraiki, haurrak haurtzaro zoriontsua izateko aukera izan dezan defendatzen du, bere mesedetan eta gizartearen mesedetan, bertan jasotzen diren eskubide eta askatasunez gozatu ahal dezan, eta gurasoei, gizonei eta emakumeei banaka eta erakunde partikularrei, tokiko agintariei eta gobernu nazionalei eskatzen die eskubide horiek onar ditzaten eta horiek betetzen direla zain dezaten, lege neurriekin eta pixkanaka hartuko diren beste izaera bateko neurriekin.

Ekimen hau, NE-SI erakundeak bere hastapenetatik garatutako konpromisoaren eta lanaren emaitza da, errespetua lehenesteko eta sustatzeko eta Giza Eskubideak, kasu honetan bereziki haurren eskubideak, defendatzeko lanean. Gure lana Bakearen Kulturaren barruan sartzen da, eta bertan aldarrikatzen duguna da haurrek indarkeriarik gabeko bizitza bat bizitzeko eskubidea dutela, babes sareak eta giro osasungarria dituen ingurune batean, “fisikoki, mentalki, moralki, espiritualki eta sozialki modu osasungarrian garatzea ahalbidetzen diena, askatasun eta duintasun baldintzetan”, Haurren Eskubideen Deklarazioak jasotzen duen bezala.

«Haurra (...) Nazio Batuen Gutunean aldarrikatutako ereduen espirituan hezi behar da, bereziki, bakearen, duintasunaren, tolerantziaren, askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren espirituan.»

(Haurren Eskubideen Nazioarteko Batzarra)

HASIERA  |  NOR GARA  |  EKIMENA  |  ERRONKA  |  HAURREN ESKUBIDEAK  |  BAKERAKO ARTETERAPIA  |  DOHAINTZA EMAN ORAIN

T. 944 792 258
Conde Mirasol 7 behe. 48003 Bilbao

solidaridad@sol-inter.org
WWW.SOLIDARIDADSI.ORG
Logos Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco