Sexu Transmisioko Gaixotasunen Prebentzioa Guinea Conakryn

Guinea Ecuatorialen egiten hari dugun estrategia lana saiatzen ari da sexu- eta ugalketa-osasuna hobetzea osatzen duten Bioko uharteko bi probintzietan: Bioko Norte (Malabo hirian eta Batoicopo eta Basupú del Oeste eremu urbanoetan) eta Bioko Sur (Basacato del Oeste distrituan). Nazioarteko Elkartasuna BIRIELAT elkartearekin lan egiten ari gara, BIRIELAT hitza esan nahi du ‘Herri Batuak’ (BIRIA bubi hizkuntzatik dator eta ‘herria’ esan nahi du, ELAT Fang hizkuntzatik eta ‘batuak’ esan nahi du.)

TESTUINGURUA

Guinea Ecuatorial sexu-trasmisiosko gaixotasun tasa oso altuak ditu, bereiziki GIB-ko tasa altuak daukate. 2017an heriotzaren kausa nagusia GIB-a zen eta arrisku faktore nagusia sexu ex-segurua da. Lege dekretua egon arren bai paludismoaren, bai GIB-HIESrako, doako diagonostikoa eta tratamendua emateko, sexu-trasmisioko gaixotasunei aurre egiteko modurik onena prebentzioa da; gaixotasun horiek eragindako hilkortasuna eta erikortasuna, geroztik gaixorik dauden pertsona gehienak ez dira zerbitzu horretara joaren, bai sinesmen kulturalengatik edo estigmatizazioaren beldurragatik.

GIB-HIESaren tasa 15-49 urteko biztanleriaren %6,2koa da, %8,3ko emakumeengan eta gizonezkoatan %3,7koa (2018ko azken datua). Herrialdeak 11. Postuan dago mundu osoan seroprebalentzian, eta Mendebaldeako eta Erdialdeko Afrikako tasa altuena du. Datu ezberdinak daude landa eremuan eta hirien artean. Horrela landa-eremuan adin-talde horretako prebalentzia osoa %8koa da eta %4,8 hirietan.

Gainera, GIBak proportzio handiagoan eragiten die emakumeei (%8,3a), gizonezkoen bikoitza baino handiagoa (%3,7). Landa eremuetan tasa altuagoak dauzkate emakumeen gizonen baino (%9,7koa emakumeen kasuan eta %5,6koa gizonen kasuan). Emakume gazteagoek (15-24 urte bitartekoak) arrisku gehiago dute GIN-HIESarekin kutsatzeko aukera (%5) gizonezko gazteagoak (%1). 2016an GIB-HIESak ospitaleko heriotzaren kausa handiena izan zen %22,4 hildakoekin.


LAN ESTRATEGIAK

Lan estrategia honekin aurreikusitako eragina aldeketak sortzea da sexu-eta ugalketa-osasuna mantentzeko eta giza eskubideen errespetua bermatzeko pertsona guztientzat, (eta bereiziki emakume helduek, gazteek eta nerabeek) informazioa eskuratzeko aukera izan behar dute eta aukeratutako metodo antisorgailu segurua, eraginkorra, merkea eta onargarria sustatzeko aukera.

Hori lortzeko, erakundeen eta gizartearen gaitasuna indartu behar da, ITSak prebenitzeko genero eta giza eskubideen ikuspuntuarekin. Gaixotasun hauek pertsonen osasuna eta garapena eragina dute beste arlo batzuetan, adibidez, Gineako biztaleriaren gaitasunak eta funtzionamendua migratzen baitute. Gizartetik badaude gazte eta emakumeen ekimenak arazo honi aurre egiteko, nazioarteko lankidetzaren laguntza urria daukate eta beren baliabideekin jarduten dute hainbat ekintzak. Aitzitik, Nazioarteko Elkartasuna eta BiriaElatek baliabideen falta detektatu dute, eta erakunde horien motibazioarekin, giza baliabide oso bailiotsua dute.

Faktore hauek kontuan hartuta, elkarteen gaitasunak indartuz bai emakumeen erakundeak bai gazteen erakundeen egiten duten lana sexu- eta ugalkera-osasuaren sustapen soziala, eta prebentzioa bereiziki botere eraldatzaile handia du; batez ere aprobetxatzeko gaitasuna hobetzen duten sareetan artikulatza lortzen badute komunitatea sentsibilizatzeko dauden baliabideak batez ere, landa eremuetakoak.

Gainera, gizartea osatzen duten faktore kulturalak iraultzeko ETSk prebenitzeko oztopo nagusiak dira, sentsibiliziarako formak idiosinkrasia eta sinesmenak kontuan hartzen dituzte Bioko talde etniko ezberdinen kultur praktikak (batez ere Bubi etnia, bertakoa eta uharteko gehiengoa).

Biztanleriaren hezkuntzaren maila baxuak izatea esan nahi du prebentzioa erraza izan behar dela baita erabiltzen diren azalpenak , batez ere, hezkuntza mugatua duten biztanleria gaztearentzat. Emakumeek eta gazteek erabiltzeb dituzten baliabideak mobilizatzeko antolakuntza-gaitasunen arabera ’artibismoaren’ bidez, non artea bihurtzen da aldaketarako eta eraldakerako bideratuatako estrategia oso eraginkorra ikusi da. Biztaleriarentzat egokitutako esku-hartze komunitarioko metodologia berritzaileak ezinbestekoak dira.

Lan-estrategia hori inplementatu ahal izan da EAEko erakunde publiko solirarien babesagatik.

Galdakaoko Udala

 Zumarragako Udala